Hazkuntza faktoreak, PRGF®-Endoret®
Ehunak birsortzeko hazkuntza faktoreetan oinarritutako teknika bat erabiltzen dugu, gure kasuan hezurra eta hortzoia birsortzeko.
Hazkuntza faktoreak plaketetan doan molekula sail bat da. Antzinan plaketen funtzio bakarra odola koagulatzea besterik ez zela pentsatzen zen. Gaur egun jakin badakigu beraien barruan granulo-piloa daramatela, dirudienez konplexuak diren molekulez beteta, hurrengo funtsezko funtzioak betetzen dituztenak: zauriak detektatu, beraien okerragotzea gelditu, zaintze prozesua hasarazi, zelula birsortzaileak piztu, birsortze horren ordena arautu eta modelatu, honela naturak behar duen denborarekin, lehengo zauriaren arrastorik geratu gabe ehun berri bat sortzeko.
Guk PRGF®-Endoret® teknika erabiltzen dugu eta zertan datza: pazienteari odol-ateratze txiki bat egin eta odol hori zentrifugatzen dugu, soberan daukana deuseztatzen dugu (inflamazioaren arduradun diren globulu txuriak eta O2 eta O2Cren transportearen arduradun diren globulu gorriak) plaketak igeriten ari diren plasma lortu eta bereizten dugu, kontzentratu eta baita koagulatu ere. Orain ahoko nahi dugun lekuan, nahi dugun loditasunarekin ipini dezakegu.
Ain erraza den teknika honi esker organismoa berak daukan birsortzeko gaitasuna konzentratu eta hainbat aldiz bidertu daiteke beharra den lekuan, adibidez hortzagin bat kentzerakoan sortzen den zuloan edo sartu behar dugun inplantearen lekuan etab. Horretaz gain prozesua azeleratzen du, ehun-mentuen eramaile eta finkatzaile bezala lan egiten du, etb.
Informazio gehiago ikusi BTI-en
Hemen erabiltzeko prest dagoen tresneri guztia ikus daiteke: