Joxe Mari Iriondo

Mediku dentista

Joxe Mari Iriondo

Mediku dentista

Inplanteak

Hortz baten galerak aldameneko eta kontran dauden hortzen tokialdaketa sortzen du. Ondorioz oklusioaren eraldatze bat gertatzen da (goikoak behekoen kontra jotzeko eta aldamenekoekin ikutzeko era aldatzen da) eta artikulazio tenporo-masailezurrezkoaren arazoak ere bai.

Segidako hortz galerek murtxikatze, fonazio eta irensketa funtzionamendu okerragoa dakarte. Ondorioz urdaila izango da gehien sufrituko duena hortzen murtxikatze funtzioa bete beharrean dagoelako.

Funtzio hauen berreskuratzea galdutako hortzak berriz ezartzen lortu daiteke eta horretarako inplanteak erabili daitezke. Hauek titanio biokonpatiblezko tirafondo batzuk dira, hezurrarekin bat egiten dutena eta denbora laburrean kargak jasa ditzaketenak. Inplanteen kopurua zenbat hortz jarri behar ditugun arabera doa, banakako kasutatik hasita inplante mordoa jarri arte erabateko erreabilitazio egin behar dugunean.

Gure kontsultan BTI inplanteak aukeratu ditugu gure iritziz inplante idealak eta kalitate estandarrak ezin hobeak betetzen dituztelako.

BTI inplante fabrikante eta medikuntza eta odontologiarekin erlazionatutako zientziaren arlo askotako punttako enpresa ikertzailea da. Horrela segurtasun eta garantia aparta eskeintzen digu.

Hau guztia Gasteizen gauzatzen da. BTI inplanteen informazio gehiago hurrengo linkan aurki daiteke. Hau BTI inplanteen aukeraren lagin bat da.

Implantes BTI