Periodontzia, hortz higienea, sustraien karrasketa eta lehunketa
Gaixotasun periodontala, hitzek dioten bezala, hotzaren perimetroaren gaixotasuna da, inguratzen duen ehunena, hau da, hortz oia, sustraiaren zementua, hortza hezurrean itsasten duen ligamentua eta azkenik, hezurra. Inguru honetan bakterien ugalketa eta lertzoaren pilaketa gertatzen denean inflamazio kroniko bat agertzen da eta ondorioz sustraiaren euskarri diren ehunak ahultzen doaz. Urteen poderioz, ahoaren osasunaz ardurarik ez izateak hortzen euskarria diren ehunak galtzea eragiten du eta horregatik hortzak mugitzen hasten dira, gero eta nabarmenago denborarekin piano teklen mugimendu antzekoa eduki arte. Azkenean prozesu honen eraginez hortzak erori egiten dira nahiz eta erabat osasuntsuak egon.
Hortz klinikan egiten dugun garbiketa zera da: espezializatutako profesionalak, hau da hortz higienistak hortzaren perimetroa (inflamatutako oia, sustraiaren zementua eta ligamentu periodontala) tresneri espezifikoarekin garbitzea. Edozein arazorengatik pazienteren bati aho garbiketa on bat lortzea ezinezkoa egiten bazaio, gure zeregina urtean behin edo birritan txanda ematea da eta honela maiztasun periodikoaz egindako garbiketa metodikoaren bitartez bere oien osasuna zaintzen dugu.
-
Hortz biofilma eta lertzo pixka bat
-
Garbitu ondoren